Komunikazio Korporatiboko espezialista

Laboral Kutxa
Laboral Kutxa
ArrasateOn-siteCompetitive
English RequiredAdded today

Original Advert

Zure eginkizuna izango da LABORAL Kutxaren komunikazio korporatiboaren estrategia (barnekoa eta kanpokoa) definitzen eta gauzatzen laguntzea, entitatearen helburuekin bat datozen mezu koherenteak, argiak eta lerrokatuak ziurtatuz, eta haren posizionamendua eta ospea indartuz bere interes-talde guztien aurrean.

ZURE EGUNEROKO LANA

  • Urteko komunikazio-plan korporatiboa zehazten eta hedatzen parte hartzea.
  • Komunikabideekiko harremana kudeatzea eta haien kontsultei erantzutea.
  • Prentsa-oharrak, komunikatuak eta eduki korporatiboak idaztea eta koordinatzea.
  • Elkarrizketak eta komunikabideetako agerraldiak planifikatzea, eta bozeramaileei haien prestaketan laguntzea.
  • Krisi-egoeretan komunikazioa kudeatzea, entitatearen erreputazioa babestuz.
  • Sare sozialetan eta kanal digital korporatiboetan edukiak koordinatzea eta dinamizatzea.
  • Barne-komunikazioa bultzatzea (intraneta, bazkideentzako komunikazioak, mezu korporatiboak).
  • Diskurtsoak, ekitaldi korporatiboak eta eduki estrategikoak egiten laguntzea.

ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA

  • Komunikazioko, Kazetaritzako, ADEko edo antzeko unibertsitate-prestakuntza.
  • Esperientzia komunikazio korporatiboan (idealki finantza- edo erakunde-ingurunean).
  • Idazteko gaitasun sendoa eta mezuak kanal desberdinetara egokitzeko ahalmena.
  • Komunikabideekin eta komunikazio digitalaren kudeaketarekin lotutako esperientzia.
  • Ekonomia- eta finantza-ingurunea ezagutzea eta informazio konplexua mezu argi bihurtzeko gaitasuna izatea.
  • Euskara eta gaztelaniaren maila bikaina, eta ingelesaren maila altua.
  • Euskal hedabideen ekosistema ezagutzea eta kooperatiba-kulturarekiko sentsibilitatea baloratuko ditugu.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
  • Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.

Eaz/Ekonomian/Zuzenbidean Unibertsitate-Titulua Lortu Berriak Bizkaiko Bulegoetarako

Bilbao, Spain
New

Krisiei Erantzuten Eta Krisiak Kudeatzen Aditua

Arrasate
New

IT Arrisku Eta Zibersegurtasun Auditoretza Teknikaria

Arrasate
New

LABORAL Kutxan PRAKTIKAK egin nahi dituzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma! 1

Varios/udalerri desberdinak
New

LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma... 1

Varios/udalerri desberdinak
New

EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako 1

San Sebastián, Spain
New

Gipuzkoako UPV/EHU Enplegu Foroa 2025 1 1 1

Oficinas - sin especificar
New

Banku-Plangintza Eta -Erregulazioko Espezialista (recovery & Resolution)

Arrasate
New

Analyticseko Teknikaria/Programatzailea - Datuen Gobernua

Arrasate
New

Praktikak

Oñati, Gipuzkoa
New

E.commerce Spareparts Specialist

Guadalajara, Spain
New

Technical Lead - Advanced Analytics & MLOps (m/f/d)

Barcelona, Spain
New

Delivery Manager Systems Engineering (m/f/d)

Barcelona, Spain
New

Production Responsible (m/f/d)

Corella
New

LEAN Promotion Officer (m/f/d)

Alfaro
New

Doctoral Thesis: AEI funded PhD studentship in AI-assisted Solutions in Sustainable Aluminium Forming Products for Crashworthiness and Impact Applications

Arrasate
New

Krisiei Erantzuten Eta Krisiak Kudeatzen Aditua

Arrasate
New

IT Arrisku Eta Zibersegurtasun Auditoretza Teknikaria

Arrasate
New

Banku-Plangintza Eta -Erregulazioko Espezialista (recovery & Resolution)

Arrasate
New

Analyticseko Teknikaria/Programatzailea - Datuen Gobernua

Arrasate
New

Application managed by Laboral Kutxa