Giza Baliabideen Administrazioko Teknikaria

Laboral Kutxa
Laboral Kutxa
ArrasateOn-siteCompetitiveAdded 1 month ago

Original Advert

Pertsona bat gehitu nahi dugu Laboral Kutxako Pertsonen Departamentuan. Hautatutako pertsona Giza Baliabideen Administrazio-taldean sartuko da, eta prestakuntza-programa sendo batean parte hartuko du, Entitate Kooperatibo bateko Giza Baliabideen kudeaketan espezializatzeko.

ZURE EGUNEROKOTASUNA

Giza Baliabideen administrazioari buruzko prozedurak eta arauak, bai lan-bazkideenak, bai besteren konturako langileenak, behar bezala aplikatzen direla kalkulatzea eta berrikustea, indarrean dagoen lege-araudiaren, LKren barne-prozeduren eta Departamentuko Zuzendaritzaren jarraibideen arabera, ordainsarien, legeen, zergen eta Gizarte Segurantzaren betebeharrak betetzeari dagokionez. Konkretuki:

  • Bazkideekin, besteren konturako langileekin eta ikasleekin lotutako altak, bajak eta aldaketak izapidetzea; Gizarte Segurantzari eta/edo LagunAro BGAEri dagokien komunikazioa egitea eta kasu bakoitzerako beharrezko dokumentazioa prestatzea.
  • Kontsultei erantzutea eta aldi baterako ezintasunak, amatasun- eta aitatasun-baimenak, eszedentziak, lanaldi murriztuak eta bestelako baimenak izapidetzea.
  • Kontsultei erantzutea eta erretiro-, alarguntza- eta baliaezintasun-pentsioak izapidetzea, dokumentazioa prestatuz eta erakunde eskudunari aurkeztuz.
  • Nominak behar bezala kalkulatzeko beharrezkoak diren datuak sartzea.
  • Bazkideen kapitalerako ekarpenaren erosketa eta salmenta kudeatzea.
  • Entitateko Gobernu Organoetan hilero aurkezten diren proposamenak egitea eta kudeatzea.
  • Entitateko pertsona guztien nominen, gizarte-aseguruen, LagunAro BGAEren eta PFEZren atxikipenen ordainketa kudeatzea, unean-unean lurralde bakoitzean indarrean dauden araudien arabera.
  • Aplikatu beharreko arau-esparruaren aldaketak etengabe eguneratuta edukitzea: legala, fiskala, Gizarte Segurantza, LagunAro BGAE, etab.

ZUREGANDIK ESPERO DUGUNA

  • Gradua EAZn, Ekonomian, Zuzenbidean, Lan Harremanetan edo antzeko titulazioetan.
  • Arlo ekonomiko eta juridikoetan prestakuntza bikoitza duten profilak baloratuko dira.
  • Prestakuntza osagarria baloratuko da (Graduondokoak, Masterrak, etab.) Giza Baliabideen eremuan.
  • Antzeko lanpostuetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea baloratuko da.
  • Oinarri ekonomiko eta finantzarioak.
  • Zuzenbide Zibileko eta lan-zuzenbideko ezagutzak.
  • Fiskalitateari buruzko ezagutzak.
  • Gaitasun digitalak.
  • Euskara C1 maila.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
  • Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.

LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma... 1

Varios/udalerri desberdinak
1mo ago

LABORAL Kutxan PRAKTIKAK egin nahi dituzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma! 1

Varios/udalerri desberdinak
1mo ago

Berrikuntza eta Open Business Talderako Teknologia Emergenteetan eta AAn espezialista

Arrasate
1mo ago

EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako 1

San Sebastián, Spain
1mo ago

Krisiei Erantzuten Eta Krisiak Kudeatzen Aditua

Arrasate
1mo ago

Eaz/Ekonomian/Zuzenbidean Unibertsitate-Titulua Lortu Berriak Bizkaiko Bulegoetarako

Bilbao, Spain
1mo ago

Luxury Reservation Consultant / German Speaker (Part-Time)

Barcelona, Spain
New

Head of Networks Guild

Barcelona, Spain
New

Global Head of Telco & Utilities

Barcelona, Spain
New

Senior BIM Modeler - Bridges & Structures

Madrid, Spain (Hybrid)
4d ago

BIM Coordinator

Madrid, Spain (Hybrid)
6d ago

Senior BIM Coordinator

Madrid, Spain (Hybrid)
6d ago

BIM Manager

Madrid, Spain (Hybrid)
6d ago

Client Distribution Leader

Madrid, Spain
1w ago

Director Comercial– Sector Products

Madrid, Spain
1w ago

Internship Program Good New Energy

Madrid, Spain
1w ago

Tech Risk IT Auditor (German speaker) - Staff - EY GDS Spain - Hybrid*

Málaga, Spain
1w ago

Tech Risk IT Auditor (German speaker) - Senior - EY GDS Spain - Hybrid*

Málaga, Spain
1w ago

Doctoral Thesis: AEI funded PhD studentship in AI-assisted Solutions in Sustainable Aluminium Forming Products for Crashworthiness and Impact Applications

Arrasate
1mo ago

Berrikuntza eta Open Business Talderako Teknologia Emergenteetan eta AAn espezialista

Arrasate
1mo ago

Krisiei Erantzuten Eta Krisiak Kudeatzen Aditua

Arrasate
1mo ago

Application managed by Laboral Kutxa